San Frantziskoko Euskal Etxeak antolatua da --Euskal Etxearen besta da, izan ere-- baina tradizioz Bay Area iparraldean antolatzen dute, Golden Gate iparrera zeharkatuta, Petalumako Fairgrounds edo azokalekuan.
Hona egitaraua:
-9:00am Ateak zabalduko dira
-9:45am Euskal meza, aita Lastiri emaile, abesbatza, klika eta dantzariak ere partaide. Herzog Hall aretoan (estalia)
-12:00pm Bazkaria barbakoa erara, ardikiduna (helduek 25 dolar, 12 pekoek 10 dolar)
-2:30pm Emankizuna, San Frantzisko eta Los Banoseko dantzariekin
-4:30pm Dantzaldi herrikoia: mutxikoak, soka dantza, zazpi jauzi, Lantzeko Inauteria, fandango-arin-arin...
-5:00pm Afaria lukainka/txorizo otartekoekin
Informazio gehiago Euskal Etxearen webgunean: www.basqueclub.com