Gaur, bihar eta etzi, abuztuaren 28, 29 eta 30ean, ostirala, larunbata eta igandea, bere Euskal Festa egingo du San Frantziskoko Euskal Etxeak. Gaur osteguna afaria eta Pastorala (Euskamerikan artzain) izango dira, azken hau Zuberoatik propio etorritako gazte talde batek antzeztuta, Mixel Etxekopar buru. Arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Aldi berean eta gaur ostiralez baita ere, NABOko Pilota Txapelketako semifinalak izango dira, arratsaldeko lauetatik hasita zazpiak bitartean.
Informazio gehiago, ingelesez: www.nabasque.org/NABO/Pilota.htm