San Frantziskoko Euskal Etxean gaur amaituko dira, otsailak 19, 30. urteurren ospakizunak. Horretarako ekitaldi sorta prestatu dute:
-10:00- Euskal Meza Aita Lastiri, Elgarrekin korua, Klika eta Zazpiak Bat dantzariekin
-12:00- Bertsolariak eta Ketxo taldea
-12:30- BBQ erako Bazkaria. Prezioa $30.
-15:00- Pilota partidua San Frantziskoko Gazteak eta Euskadiko Txapeldunen artean.
Erreserba otsailaren 10a baino lehen burutu behar da.
San Frantzisko Euskal Etxea webgunea.