Gaur larunbata, martxoaren 13an, San Frantziskoko Basque Club-ak, 50. urteurrena ospatzeko Bertso Jaialdia antolatu du Basque Cultural Center-en. Bertso saioa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 1960. urtean Kalifornia bisitatu eta klubaren sorrerarekin zerikusia izan zuten Xalbador eta Mattin bertsolari handiak ekarriko dituzte gogora. Laurogei eta hamar minutuz Gratien Alfaro, Johnny Kuruttxet, Martin Goikoetxea eta Jesus Goñi bertsolari estatubatuarrak, Maialen Lujanbio txapeldun nagusia eta Andoni Egaña txapeldun ohia arituko dira oholtza gainean. Ekitaldiari herri-afariarekin ($25) emango zaio amaiera arratsaldeko 19:00etan.