San Francisco Basque Cultural Center elkarteak txangoa antolatu du Angel Island uhartera. Bertan elkarteko kide eta lagunek ibilbideak egin edo deskantsatu eta mus txapelketan parte hartu ahal izango dute. Bazkaltzeko barbakoa egingo du Euskal Etxeak eta bertara joateko asmoa daukatenei parrilan erretzeko moduko janaria eramateko eskatzen diete, antolatzaileek erre dezaten. Bidaian lekua aldez aurretik gorde behar da. Horretarako deitu Gina Espinali ( 415-648-3476 ) edo Valerie Arrecheari ( 415-859-1154 ), edo e-maila bidali helbide hauetako batera: ginaespinal@sbcglobal.net edo etcharren@msn.com.