euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Francisco-ko euskal komunitateak urteroko Picnic-a egingo du Petaluman

2009/06/07

Non: San Francisco, Kalifornia, AEB

San Francisco-ko euskaldunek gaur, ekainak 7, urteroko Picnic-a eginen dute Petaluman. Goizeko bederatzietan egunari hasiera emango diote eta ondoren 9:45ean euskal meza izango da. Meza honen gidari Aita Jean-Michel Lastiri izango da eta Elgarrekin abesbatzak ere abestuko du bertan, baita Klika eta dantzariak ere arituko dira. 12:00etan Barbakoa hasiko da, honetarako helduek 20$ ordainduko dituzte eta haurrek, 12 urtetik beherakoek, 8$.

14:30ean, dantza erakustaldiak izango dira Zazpiak Bat Klika, Los Banos eta San Francisco Gazteak taldeekin eta 16:30ean, berriz, 'Lehengo dantzaldi' ikuskizuna non, Mutxikoak, Soka Dantza, Zazpi Jauziak, Lantzeko Inauteria eta Fandango eta Arin Arin dantzatuko diren. Eguna bukatzeko Lukainka eta Txorizoa salduko dira.



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia