Lekeition bezala, Caracaseko Eusko Etxean ere Antzar Eguna ospatuko dute irailaren 15ean, larunbatean. 12:00etan emango diote hasiera bertako San Antolin Egunari, eta egun osoan antzarrak, marmitakoa, sardinak eta abar izango dira igerilekua eta terraza dauden lekuan.