Ostegunean, apirilak 25, 20:15ean, sakote tailerra egingo dute Rosarioko Nafar Etxean (Entre Ríos 248 P.A.), Gustavo Sciascia sommelierrak gidatutako dastatze batekin.
Sakoteak nola egin eta San Agustinen hainbat sakote dastatzeko aukera izango da Bodegas del Desierto upategiko ardoez lagunduta.
Prezioa 60 pesokoa da pertsonako.
Erreserbak: (0341)155874271 - (0341) 155087347