euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Sagardogintza ikastaro tailerra baserri batean, Associazione Culturale Euskararen eskutik

2014/10/12

Non: Casaprota, Italia

Urriaren 12an, igandea, egun osoko sagardogintza ikastaro tailerra antolatu du Associazione Culturale Euskarak. 

Honela azaltzen dute:

"Aurten, bigarren urtez segidan, sagardoa euskal erara egiteko tailerra antolatu dugu. Joan den urtean Jakoba Errekondo, paisailari eta sagardo aditua, izan genuen gurekin. Ea hark irakatsitakoak ondo ikasi ditugun eta aurten ere, lehengoan lez, sagardo ederra egiteko gai garen! Sagar asko dago aurten ingurutan eta aurten erabiliko ditugunak bertan jasoak izango dira. Tailerra, CASAPROTA herrian egingo da (Rieti), urriaren 12an, igandea, goizeko 10tatik aurrera. Casaprota herriko plazara iristean, eskubitara jo eta kilometro bat eta erdi egin, SIDRA/SAGARDOA kartelak jarraituz. Tailerran parte hartzeko, 5 euroko kontribuzioa eskatuko da, bazkaria barne".

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia