FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak Buenos Aireseko Liburu Azokan duten euskal standean (2418 eta 2420 zenbakiak) kontzertua emango du gaur, apirilaren 24ean, Ruper Ordorika euskal musikariak. Horrez gain euskal etxeetako dantza taldeek ere erakustaldia eskainiko dute.