euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Retrato de Teresa" filma emango du Euskal Etxeak Emakumearen Eguna ospatzeko

2017/03/08

Non: Habana, Kuba

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, "Retrato de Teresa" filma emango du Euskal Etxeak eguna behar bezala ospatzeko eta emanaldian parte hartzera gonbidatzen ditu bertako euskaldunak, gainerako kubatarrak eta Kuban bisitan diren Euskal Herriko edo Diasporako euskaldunak.

"Retrato de Teresa" Pastor Vegak zuzendutako filma da eta protagonisten artean Daysi Granados eta Rodolfo Llaurado dauzka.

Ekitaldia Euskal Etxearen behin-behineko egoitzan izango da  (Asociación Gallega Naturales de Ortigueira – Gervasio No. 615 e/ Reina y Estrella, Centro Habana, Cuba), 15:30-16:00etan.

Filmaren ondoren zintzur-bustitze bat egingo da eta larrosa bat emanen zaio bertaratutako emakume bakoitzari.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia