Eskualdunen Biltzarra Euskal Elkartean 'Repas du Boudin' bazkaria egingo du gaur eta izenak dioenez, odolkiak izango dira menuko izarra. Hitzordua eguerdian (12:00etan) izango da, elkartearen egoitzan. Bestalariak abesbatzak emanaldia eskainiko du. Izena emateko deitu Magui Revardel-i 05 56 50 63 54 telefonora (eguerditan).