Reno, AEB. The Zazpiak Bat Reno Basque Club-ek antolatutako Reno Basque Festival jaialdiaren 41. edizioa Wingfield Park-en egingo da 10:00etatik arratsaldeko 6ak arte. Gauean, Boiseko (Idaho) 'Amuma Says No' taldeak emanaldia eskainiko du Santa Fe jatetxean (Lake Street) 21:00etatik gaueko 1ak arte. Jaialdirako sarrera doanekoa da. Informazio gehiagorako 775-762-3577 telefonora deitu edo hona idatzi.