Gaur uztailak 28, 'Planet Kurdistan' jaialdiaren baitan euskal artistei eskainitako tartea izango da. Bertan Soinu Mapa delako proiektua aurkeztuko da. Honakoa 'Fonografia' edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, Euskal Herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzuteko aukera eskaintzen du. San Leonardon izango da 18:00etan.