euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Pio Caro Barojaren 'Gipuzkoa' film gogoangarriak abiaraziko du Euskal Zine Zikloa

2008/07/13

Non: Las Flores, Argentina

Las Flores, Argentina. Gaur igandea, uztailak 13, Euskal Zine Ziklo bat abiaraziko du Las Flores-eko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeak, hain zuzen ere Pio Caro Barojaren izenburu gogoangarri batekin, 'Gipuzkoa' filmarekin alegia, hemendik aurrera hilabetean behin eskainiko diren hitzorduei ekinez. Sarrera libre eta kitorik. Arratsaldeko seietan, Euskal Etxearen egoitzan, Av. San Martin 242.

Gipuzkoa filmak aitzinetik datorren herri baten aurkezpena egiten du, ohitura, usadio eta tradizioen bidez, gizakia, harria, zelaiak, zuhaitza, baserritarren mundua, burdina, itsasoa eta hiribilduak aurkezten dizkigun bidaiari ekinez. Euskal kulturan giltzarri izan diren pertsonaien partaidetza islatzen du, tartean Joxemiel Barandiaran, Oteiza, Basterretxea, Julio Caro Baroja, Eduardo Chillida eta Koldo Mitxelena.

Lotura interesgarriak

Elkarrizketa Pio Caro Barojarekin
Teresa Salak eginikoa, Euskonews-en



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia