Ekin Argitaletxeak pintxo dastaketa antolatu du Buenos Aireseko Mexiko 1880 egoitzan dagoen Txindoki Tabernan. Mota guztietako pintxoak izango dira, hotzak zein beroak, betikoak eta sorpresatxoren bat ere bai. Edariak beti bezala, ardoa, kalimotxoa, garagardoa eta freskagarriak.
Erreserbak 29a bitarte egin daitezke txindokitaberna@gmail.com -ra idatziz edota 4383-1529 (asteazken eta ostiraletan 16:00-20:00) zein 4381-4611 (astelehenetik ostiralera 15:00-19:00) deituz.