Coloradoko Euskal Etxeak antolatuta, Arapahoe Community College-en pintxo lehiaketa eta Giza Eskubideen inguruko hitzaldia izango dira gaur, otsailak 26. Parte hartu nahi duenak pintxoa aurkeztu besterik ez du eta lagun artean elkarbanatu. Ondorengo mailak sarituko dira:
1) Pintxo 'authentic'-ena
2) Aurkezpen onena
3) Pintxo originalena
Koldo Casla aditua Giza Eskubideen inguruan arituko da lehaiketaren ostean. Ekitaldiak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira Arapahoe Community College-en.
Coloradoko Euskal Etxearen webgunea.