Beste jarduera egun bat izango du gaur, abenduak 10, Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak antolaturiko '@roma basco-euskara' jaialdiak. Gaurkoan, "Pintxo!", gastronomia eta poesia ekitaldia egingo da Dome Rock Cafè-n.
Batetik, Asier Oyarzabal sukaldari donostiarrak parte hartuko du, pintxoak prestatuz; bestetik, pintxo horiei bertsoak jarriko dizkiete Donato De Acutis, Giampiero Giamogante, Matteo Mencattini eta Jon Sarasua bertsolari/inprobisatzaileek.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Associazione Culturale Euskara webgunea.