euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

ATZERATUA. Pintxo-afaria Sandy urakanaren euskal etxeko kideei laguntzeko

2012/11/17

Non: New York, Estatu Batuak

[EGUNERAKETA 2012-11-16: Atzerapena: New Yorkeko Eusko Etxeak adierazi du antolatzaile nagusiaren osasun arazo bat kari larunbat honetarako deitua zegoena bertan behera utzi eta atzeratu egiten dela. Data berria erabaki bezain pronto jakinaraziko da. Eragozpenengatik barkamena eskatuz amaitzen da oharra]

Larunbatean azaroak 17, 19:00etan, New Yorkeko Euzko Etxeak dirua biltzeko pintxo-afaria antolatuko du urakanaren ondorioz kaltetuak izan diren euskal etxeko kideak laguntzeko.

Ekitaldiaren prezioa 25 dolarrekoa da pertsonako. Pintxoak eta edariak zerbitzatuko dira 19:00etatik 22:00etara eta ordu horretatik aurrera edariak ohiko prezioan izango dira.

Ekitaldira joaterik ez dutenek baina dirua eman nahi dutenek, txeke bat bidal dezakete  Euzko Etxea of New York-i zuzendua (Euzko-Etxea of New York, 307 Eckford Street Brooklyn, New York 11222), dirua urakanaren biktimak laguntzeko dela adierazita.

-Ekitaldira joango zaretela esateko, idatzi Baraxil Bengoari: baraxilb@yahoo.es



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia