Santiagoko Euzko Etxeko Euskal Astea gaur amaitzen da. Urriaren 28an eman zitzaion hasiera Euskal Asteari eta hainbat ekitaldi antolatu dira aste osoan zehar. Gaur iganderako, amaiera emateko Euzko Astean zehar burutu diren Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira, goizeko hamaiketatik aurrera Euzko Etxean. Arratsaldez, 19:00etatik aurrera Oskorri talde famatuaren kontzertua ospatuko da Txileko Unibertsitateko Juan Francisco Fresno aretoan. Kontzerturako txartelak Euzko Etxean edo 2223173 telefonora deituta lor daitezke.