Urriaren 19an, igandea, Madrilgo Glorieta de Pirámides udal frontoian (Paseo de Yeserías, 3-5), goizeko 11:00etatik 15:00etara, igande goizerako plan biribila prestatu dute Euskal Etxeko dantza taldekoek, bazkideentzat eta EEko euskara ikasleentzat.
Osagaiak:
- Pala txapelketa irekia (gomazko pilota), binaka, palak antolatzaileen kontu
- Euskal Etxeko dantza taldeak ekitaldian zehar dantzatuko du
- Zintzurra busti eta pintxo batzuk hartzeko aukera egongo da
Prezioa, euro bat. Aldez aurretik izena eman beharra dago, urriaren 17aren aurretik. Giro ederra, izan txapelketan parte harturik edo ikusle gisa txalotzeko edota lagunekin aperitiba hartzeko. Antolatzaile, Euskal Etxeko dantza taldea.