Miamiko Euskal Etxeak askari berezia antolatu du igande honetan, apirilak 20, Aberri Eguna ospatzeko. Zita, Royal Palm Island "the Angulo's lake" izango da arratsaldeko ordubietatik aurrera eta lortzen den diru guztia Miami Children´s ospitalean ingresaturik dagoen Joseba haurraren gaixotasunaren tratamenduan laguntzeko izango da. Joan ezin dutenek ere nahi izanez gero beraien diru ekarpenak egiteko aukera izango dute.