Irailaren 22an, larunbatean, 20:00etan, Peachy Joke talde tolosarrak "The Mama's & The Papa's" diska berria aurkeztuko du Euskal Etxean. Artista gonbidatu bat ere izango da.
Sarrerak www.barrabarra.eu web orrialdean eros daitezke 5 eurorengatik (bazkideek doan) edo leihatilan bertan 7 eurorengatik (bazkideek 5 euro), diska opari.