Festival Hestiv'Oc delako jaialdi okzitaniarra ari da egiten abuztuaren 16tik 19ra Biarnoko hiriburuan eta horren baitan Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxeko dantzariak arituko dira ostiral honetan jaiaren erdigunea den Place Royale-n, 20:45etan, Edu Muruamendiaraz koreografoaren lanen emaile.
-Jaialdiaren egitaraua, hemen
-Lagunt eta Maitaren webgunea: www.laguntetamaita.fr