Gaur Urriak 30, EH Sona jaialdiari hasiera emango zaio. Ohiko moduan, estreinako kontzertua plaça del Rei-n izango da, gaueko 22:00tan. Aurtengoan Patxi eta Konpania izango dugu bertan, 'Dantza Piko' saioarekin.
Dantza pistaren gainean egiten da, bertan Patxik, urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan harrarazten duenean. Fandango eta jauziekin batera, mazurka, bourrée eta zkotixak nahasten dira. Musikari, dantzari eta publikoaren arteko elkartze benetakoa eta aktiboa egongo da eta euskal dantza tradizionala eta beste herrietakoaren arteko elkartzea burutuko da. Eta dantzan gehiago sakondu nahi dutenentzat, Patxik plaça del Rei bertan ikastaro bat eskainiko du arratsaldeko 19:00tan. Bi ekitaldiak doakoak dira.