-Gaur, asteazkena, apirilaren 14ean, Patxi Baztarrikaren Babel o barbarie. Una política lingüística legítima y eficaz liburuaren aurkezpena Bartzelonako Unibertsitatean, arratsaldeko sei t'erdietan, Bartzelonako Unibertsitateko eraikin historikoko kaperan.
Komunikazioaren eta informazioaren aroan, demokrazian oinarritutako kohesio soziala etorkizuneko politika publikoen mamia eta funtsa dugu gaur egun. Ikuspegi horretan, hizkuntz politikoak berebiziko garrantzia dauka: gizarte modernoak eleaniztasunera jotzen dute argi eta garbi, elkarren kontra jardun beharrean, elkarren ondoan eta elkar aberastuz bizi behar duten kultur eta hizkuntz nortasunak egituratzeko ardatz gisa hartuta aniztasun hori.
Liburuaren egilea bera, Patxi Baztarrika, Antoni Mir, Linguamón-Casa de les Llengües-eko zuzendaria, eta Bernat Joan, Kataluniako Generalitateko Hizkuntz Politikarako idazkaria izango dira aurkezpenean.
-Harkaitz Canoren hitzaldia "Literatura DJ-en garaian", zazpi t'erdietan, leku berean, UBko eraikin historikoko kaperan.
Gaztetan hasi zen Harkaitz Cano idazten eta orain, gaztea izaten jarraitzen badu ere, sormen literarioaren alorrean ibilbide luzea egindakoa da. Ibilbide horretan bere hainbat lan gaztelaniara itzuli ditu eta hainbat sari ere irabazi ditu askoren euskal literaturaren erreferente bihurtuz.
Aurtengo Literaldian 2 hitzaldi eskainiko ditu Bartzelonan: lehenengoa, Bartzelonako Unibertsitatean “Literatura DJ-en garaian” izenburupean, eta, bigarrena, Drassanesko Hizkuntz Eskola Ofizialean (bihar osteguna, apirilaren 15ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan), “Zinea eta literatura: begiaren ajeak” saiakera liburuan oinarritutakoa.