Gaur, 19:30tan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak euskararen irakaskuntzan garatu diren azken egitasmoei buruzko mintzaldia emango dute Euskal Etxeko areto nagusian. Sarrera bazkide guztientzako librea da, baina Euskaltegiko ikasleei gonbidapen berezia luzatzen die elkartek, gaiak beraientzako duen interesagatik.