Marie-Pierre Royk pastiza gaualdiaren 3.edizioa zuzenduko du gaurkoan Bordeleko Eskual Etxean. Ostean, Michel Berhocoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariak hitzaldi bat emango du 'Etxe laborantza iraunkorra Euskal Herrian' izenburupean.
Ekitaldia Bordeleko Eskual Etxean izango da arratsaldeko 18:00etan hasi eta gaueko 23:00ak bitarte.
Eskual Etxeko webgunea: http://www.eskualetxea.org/