Pariseko Eskual Etxeko elkarte ezberdinak asteburu honetan jaia egiteko bilduko dira Eskual Etxean bertan larunbatean eta igandean, urriak 4 eta 5ean. Ekitaldi ezberdinak prestatu dituzte; kantuak, dantzak, bazkari-afariak ...
Urriak 4, larunbata:
16:00etatik 18:00etara: euskara eta euskal kantuen ikastaro hastapena.
20:00etan: kantu eta dantzen emanaldia.
21:00etan: euskal afarai tradizionala. Erreserbak egiteko deitu 01.40.10.11.11 zenbakira.
23:00etan: dantzaldia.
Urriak 5, igandea:
11:00etan: Meza.
12:00etan:aperitiboa.
12:30etan: euskal bazkari herrikoia. Erreserbak egiteko deitu 01.40.10.11.11 zenbakira.
15:30etatik 17:00etara: euskara eta euskal kantuen ikastaro hastapena.
Informazio gehiago: Pariseko Eskual Etxea