Ostegun honetan, 2014ko uztailaren 31an, 22tan, Pariseko Anaiki abesbatzaren emanaldia izango da Herriko Plazan, Kultura Musikaleko Bandarekin batera eta Jean-Marie Guezala zuzendari duela.
Abesbatza elizako eskaileretan jardungo da eta banda plazako zoruan, moketa baten gainean. Kontzertua 2010. urtean Pariseko Euskal Etxean egindako bisitaldiaren itzulera da eta bandaren 150. urtemugaren ekitaldietako bat. Euskal konpositoreez osatutako errepertorioa eskainiko dute.