euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Paleta Gomako txapelketarekin hasiko da ostiralean San Franciscoko Basque Center-eko Jaialdia

2008/09/12

Non: San Francisco, AEB

Ostiral honetan hasiko da San Franciscoko Basque Center-eko Jaialdia. Ekitaldiz gainezka dator asteburua, eta lehen egunean, ostiralean Paleta Gomako finalaurreak egingo dituzte. Horrela arratseko bostetan lehenengo finalaurrean lehiatuko dira Fresno eta San Franciscoko palistak eta Seietan, bigarren aurrefinalean, Boise eta San Franciscoko palistak arituko dira. Arratsaldeko zazpietan afaria eta dantza saioa izango dituzte bertaratutakoen gozamenerako.  Jarraian, afariaren ondoren Euskal Makilaren historia eta fabrikazioaren inguruko hitzaldia izango da Jean Louis Bergara, esukal makilagilea. Hitzaldiaren ondoren Euskal Herritik etorritako Bergara musika taldearen saioa izango da. Bestalde asteburuan egongo diren bazkari edo afari guztietarako sarrerak 25$ kostatuko da eta 7$ 12 urte baino gutxiago dituztenentzat. Partida guztieterako sarrerako doakoa da.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia