Beste urte betez, Bartzelonako Euskal Etxeak La Mercé jaietarako egitarau propioa atera du. Egitarau honek erakargarritasun handia erakutsi du aurreko urteetan eta onarpen ona du bartzelonarrengan, jaietan klasiko bat bilakatu delarik. Euskal Etxeak antolatutako egitaraua asteburu osorako da eta Camp de l'Arpa-n burutuko da (av. Meridiana, entre Aragó y Consell de Cent). Gaur, arratseko 17:00etan Artisautza eta Gastronomia Azoka irekiko da eta asteburu guztian zehar egongo da zabalik. 19:30etan, Trapu Zaharra antzerki taldeak "El Pisito " antzezlana eskainiko du. Gauean kontzertuak egongo dira: Cherry Boppers, jazz, funk eta groove-a lantzen duten bilbotarrak; Los Fulanos, Bartzelonako soul-a, eta DJ Mota, Bartzelonatik ere, old school funk-a lantzen duena.
Informazio gehiago