Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzatik gonbidapena egiten zaie 2026ko New York hiriko Maratoian parte hartuko duten euskal korrikalari eta hauen senide eta lagunentzako harrera ekitaldian parte hartu nahi duten euskal herritarrei, Diasporakoak barne.
Ekitaldia urriak 30, ostirala, arratsaldeko 3:00-etatik 4:00 pm-tara New Yorkeko Ordezkaritzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) egingo da eta korrikalariei aurtengo edizioko kamisetak banatuko zaizkie.
Ekitaldian parte hartu nahi duten korrikalariek bidali dezatela mesedez email bat izena, kamiseta neurria eta gonbidatu kopurua zehaztuz usa@euskadi.eus helbide elektronikora urriak 16, ostirala, baino lehen.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


