Azaroaren 4an, astelehena, Oscar Alvarez Gilak hitzaldia emango du, Laurak Bat Euskal Etxeko auditoriumean (Av. Belgrano 1144, CABA). Ekitaldia 19:30tan hasiko da. Alvarez Gila historialaria 'Arturo Campion' Euskal Kultura eta nazionalismoari buruzko ikasketa zentroaren partaidea eta EHUko irakaslea da.
Izenburua: "Errepresentazio sinbolikoa eta kultur identitatea: ikurrinaren aurreko euskal bandera proposamen euskal-amerikarrak"
Hitzaldiak hizpide hartuko ditu 1880ko hamarkadan Buenos Aires, Montevideo eta Habanako euskal-amerikar komunitateetan euskal identitatearen adierazgarri izateko egindako armarri eta bandera proposamenak. Euskal-amerikarrek 1881eko "Euskal Erriaren bandera" deitu izan zenaren eredua erabiliko zuten, Euskal Herrian oharkabean pasatu arren, Ameriketako euskal emigranteen artean arrakastaz baliatu zena.