San Frantziskoko Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, Oscar Alvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak euskal immigrazioak zine amerikarrean izandako irudiaren inguruan egindako ikerketa aurkeztuko du irailaren 7an, ostiralean.
Lehenik eta behin, gaiaren inguruko aurkezpen orokor bat egingo du Alvarezek eta, ondoren, euskal pertsonaiak agertzen diren hainbat telesailetako adibideak ipiniko ditu.