Larunbat honetan, azaroak 28 arratsaldeko bostetatik aurrera, Venezuelara erbesteratutako euskaldunak omenduko dira Caracaseko Eusko Etxean, Iruñetik propio etorritako Ortzadar euskal dantza taldea partaide.
Ongi merezitako omenaldia, hunkigarria izango dena doaike. Ekitaldiak asteburu osoan garatuko dira.
Venezuelako euskal komunitatea biziki hunkituko duen ekimena da, belaunaldi honek zutitu eta abian ipini baitzuen, izerdi handiz eta arrakasta handiz, Eusko Etxea, bere momenturik gorenenak emanez. Sarrera doakoa.
Caracasko Eusko Etxeko bloga: http://euskoetxeacaracas.blogspot.com