Arabako Santikurutze Kanpezu herriko 'Ortzadar' abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur uztailak 11. Emanaldia Madrilgo Euskal Etxeak antolatu du eta San Ignacio elizan, Principe 31 helbidean, izango da, 20:00etan. Ortzadarreko kideak ere biharko meza nagusian izango dira abesten, 12:00etan. Informazio gehiago, Ortzadar koroaren webgunean http://ortzadar-ioar.blogspot.com.