euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Oreka TX taldea partaide agurtuko du urtea Euskal Taberna Internazionalistak

2014/12/12

Non: Buenos Aires, Argentina

Ostiral honetan, abenduaren 12an agurtuko du urtea Buenos Airesko Euskal Taberna Internazionalistak eta Mexiko, Kolonbia eta Euskal Herria elkartuko dituen festa batez egingo du, 20:00etatik aurrera, Centro Cultural La Dignidad-en (Aguirre, 29).

Lehenik, ekitaldi politikoa eta hitzaldiak, mintzatuko direlarik: Mónica Mexicano (Asamblea de Mexicanos en Argentina), Javier Calderón (Moviomiento Marcha Patriótica de Colombia) eta Carlos Aznárez (Euskal Herriaren Lagunak, Amig@s del Pueblo Vasco, Argentina).

Ondoren aipatu hiru herrialdeetako musikaren txanda izango da: Oreka TX (Euskal Herritik) eta ondoren musika kolonbiarra, bere cumbia eta vallenatoekin (Yak del Rio y su cumbia amazona) eta musikari eta gonbidatu gehiagorekin.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia