Igande honetan, irailaren 29an, Ontario Basque Club elkarteak Mikel Deuna jaialdia egingo du.
Eguneko ekitaldiak eguerdian hasiko dira, Moore's Park-etik euskal etxera egingo den prozesio batekin. Ondoren dantza erakustaldiak eta herri kirol lehiaketak egingo dira, besteak beste.
Arratsaldeko bostetan Kalakan taldeak kontzertua emango du.