Azaroaren 1ean, igandea, arratsaldeko 2:00etan Boiseko Risen Christ elizan, "Omenaldia" (sic) meza egingo du Boisealdeko euskal komunitateak azken urtean zendu diren senide eta lagunak gogoratzeko, antolatzaile Boiseko Euskal Museoa, Artzai Ona elkartea eta Biotzetik abesbatza direla, bertako Oinkari Euskal Dantzari Taldea lankide.
"Gonbidatzen zaituztegu Boiseko Risen Christ eliza katolikoan (11511 W. Lake Hazel Rd.) egingo den urteroko oroimen-mezara, Ben Uhlenkott apaiza meza-emaile, arratsaldeko 02:00etan hasita. Bertaratzen direnei eskatzen zaie ekar dezatela partekatzeko plater bat (garnizio, plater nagusi edo postre; bero mantendu beharrik ez duen edozer), eta gera daitezela meza ondorengo harrera-ekitaldira, elkarrekin solasteko aukera izan dezagun".
Azken urtean zendu den norbait bereziki gogoratu eta aipatu nahi baduzu, urriaren 15era arte eman dezakezu haren izena, 208-577-2250 telefonora deituz edo annieg@basquemuseum.eus helbidera idatziz.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


