euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Omenaldia Memorial Mass, euskal komunitatean zendu direnen oroimenez antolatutako saioa

2017/10/29

Non: Boise, Idaho, AEB

Omenaldia Memorial Mass, euskal komunitatean zendu direnen oroimenez antolatutako elkarretaratzea da. Lehenengoa 1996an antolatu zen eta geroztik euskal komunitateak aurreko urtean zendu direnen alde urtero egin duen ekitaldia da. Aurten urriaren 29an, igandea, egingo da Boiseko Sacred Heart elizan, euskaldunen kapilau edo onomierra den aita Antton Egiguren meza emaile. Ondoren, mokadu bat (afaria) partekatuko da. Izan ere, potluck moduko afaria izango da, alegia partaide bakoitzak plater bat eramanez agertu behar du.

Aurtengo saioan gogoratu nahi duzun hildakorik badaukazu, jarri zaitez mesedez harremanetan Boiseko Euskal Museoarekin, 208-343-2671. telefonora deituz.

Omenaldia Boiseko hiru euskal talde eta erakunde hauen lankidetzaren emaitza da: Basque Museum & Cultural Center, el Biotzetik Basque Choir, y Artzai Ona Basque Catholic Community.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia