Abenduaren 15ean, Denak Bat Euskal Etxeak Euskararen Egunarekin batera Urte Amaierako jaia ospatuko du, programa honekin:
-Aurreskua.
-Euskara eta Euskararen Egunari buruzko azalpena.
-Mendozako Nafar Etxeko Abesbatzaren emanaldia.
-Ikasleen aurkezpenak: Pello Mari Otañoren ‘Zazpiak Bat’ olerkiaren antzezpena; ‘Bagare’ abestiaren karaokea; "Aintza Zeruan" Gabon-kanta; Amona batek Argentinako ilobei kontatutako Olentzeroren elezaharra; eta Olentzeroren abestia.
-Olentzeroren etorria.
-Erromeria.
Euskal Etxeko web-orria: www.centrovascomendoza.org.ar