Olentzero Bazkaria antolatu du gaur, abenduak 17, Londreseko Euskal Elkarteak. Bazkaria Haggerston Community Centre-en burutuko da eta ostean, trikitixa zein pandero erakustaldiak, Olentzero eta Mari Domingiren bisita, euskal musika, txalaparta eta beste ikuskizunez gozatzeko aukera izango da.
Bazkaria 12:00etan hasiko da eta erreserba abenduaren 15a baino lehen burutu behar da.
Londreseko Euskal Elkartearen webgunea.