Deialdi aberatsa egin du gaurko Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek:
Ostiral honetan, ekainaren 6an, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bernardo de Irigoyen 826), Zinema eta Kantu Afaria, 20:00etan hasita. Filma, Montxo Armendarizen Obabakoak izango da (2005), Bernardo Atxaren eleberrian oinarritua.
Filmaren aurretik, Bernardo Atxari eginiko elkarrizketa labur bat ere erakutsiko da. Hau guztia, Carlos Gabilondo zinemazaleak aurkeztu eta komentatua, Euskaltzaleak-en zinema zikloko parte.
Baina ostiral honetan ere, Euskaltzaleak-en Zazpigarren Topaketa (euskara praktikatu eta euskal gaien inguruko elkarretaratzea), Kantu Afariarekin, pintxoak, euskal instrumentu aurkezpenak... Mesedez aldez aurretik baieztatu etorrera.
Topaketaren baitan Daniel Oiarbide bertaratuko da, Gure Esku Dago ekimenaz mintzatzeko. Gogoratu igande honetan gauzatuko dela Euskal Herrian Gure Esku Dago ekimena, Durango eta Iruñea eskuz esku osatutako giza katea batez elkartzen, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde.
Ondoren, musika eta giroa ordu txikietan sartu arte.
https://www.youtube.com/results?search_query=gure+esku+dago+subtitulado