euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

O+Hatz txalaparta taldeak emanaldiak eskainiko ditu Kultur Etxean eta 'Arranchando Culturas' jaialdian

2008/08/02

Non: Burela, Galizia

O+Hatz txalaparta taldeak zenbait emanaldi eskainiko ditu gaur Galiziako Burela herrian. Hasteko, 16:00etan Kultur Etxean txalaparta obradoiroa eskainiko du; sarrera librea da. Jaiari jarraipena emateko Burelako portuan taldearen berbenaz gozatu ahal izango dute ikusleek, 21:00etan. Bi ordu geroago, 23:00etan, Arranchando Culturas jaialdian parte hartuko duLees Trompettes du Mozambique talde bretoia etaTres Trebóns y Os Omes sin miedo talde galiziarrekin batera.

O+Hatz taldea Iñaki Plaza eta Ion Garmendiak osatzen dute eta Disporan aski ezagunak dira iragan urte amaieran AEBetako euskal etxeetan eskainitako bira eta mintegiengatik. Bestalde, Argentinako Cordoba eta Necochea bezalako hirietako euskal jaialdietan ere partu izan dute Kepa Junkerarekin batera.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia