euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nomadak TX filma emango da Erromako Nazioarteko Film Jaialdian

2008/10/26

Non: Erroma, Italia

Egun hauetan Erromako Zinema Jaialdia ospatzen ari da eta gaur Nomadak TX filma eskainiko dute. Film-dokumentala da Nomadak TX eta Oreka TX bikotea osatzen duten Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez txalaparta joleek munduko hainbat kulturekin sortutako harremana erakusten da, txalaparta kulturak uztartzeko tresna bezala aurkezturik. Emanaldiak 'Associazione Culturale Euskara'-ren laguntza izango du eta 20:50etan hasiko da Cinema Detour-en. Ondoren, 'Musika oinarritzat duten euskal txokoetatik zenbait bideo lan' eskainiko dituzte Oier Etxeberria eta Juan Perezen eskutik.

Lotura interesgarriak:

Nomadak TX proiektua

Associazione Culturale Euskara Elkartea



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia