euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nomadak TX bideo-dokumentala emango dute Basque Cultural Center-en, Pedro J. Oiarzabal aditua aurkezle

2008/10/17

Non: San Frantzisko, AEB

San Frantziskoko Basque Cultural Center-en egoitzan Nomadak TX bideo-dokumentala emango dute arratsaldeko zazpi t'erdietan. Txalapartaren hotsak munduko kulturak uztartzeko esperientziaren inguruan gauzatzen da filma. Nevadako Unibertsitateko Pedro J. Oiarzabal zinezale eta euskal kulturan adituak aurkeztuko du ekitaldia eta bideratuko du filmari buruzko debatea.

Euskal filmak ematen 2004an hasi ziren ematen San Frantziskon, bertako Basque Cultural Center eta Basque Educational Organization erakundeek elkarlanean hasitako esperientzia gisa, euskal zineari eta euskaldunek eginiko zineari buruzko ezagutza zabaldu nahirik.

Informazio gehiago: Basque Cultural Center



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia