Gaur azaroak 12, gaueko 21:00tan, Nit Basca edo Gau Euskalduna ospatuko da CATen, EH Sona jaialdiaren barruan. Bertan, Euskal Etxean lan egiten duten kolektibo ezberdinek, urtean zehar egiten dituzten lanen erakustaldi bat egingo da. Giro atsegin baten barruan antzerkiak, dantzak, txalaparta eta bestelako ezustekoak ez dira faltako.
Sarrerak 5€ balio ditu, eta 2,5€ Euskal Etxeko bazkideentzat eta CATeko lagunentzat.