euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

New Yorken oinarria ezarria duen Oskar Espina euskal klarinetejolearen emanaldia Montanako Estatu Unibertsitatean

2008/10/31

Non: Bozeman, Montana, AEB

New Yorken oinarria ezarria duen Oskar Espina Ruiz klarinetejole euskaldunak kontzertua eskainiko du gaur ostirala, urriak 31, zazpi t'erdietan, Montana State University-ko (MSU) Reynolds Recital Hall-en (Howard Hall-en, Duck Pond-en kale bestaldean). Berarekin batera MSUko piano irakasle den Lauren Yost arituko da lagun. Programak XIX. mendeko autoreen piezak baitaratuko ditu. Sarrerak 10 dolarretan salgai.

Oskar Espina Ruiz-ek Kobaltone eta Prion zigiluentzat grabatzen du eta euskal zein Espainiako musikan aditua kontsideratua da bere inguru amerikarrean. Nazioarteko eskarmentu handia dauka eta besteak beste jo izan du Philharmonic Hall-en Errusiako St. Petersburg-en; emanaldiak eskaini izna ditu New Yorkeko Carnegie's Weill Hall-en, Washington DCko Corcoran Museum-en, Moskuko Pushkin Museoan, Tokyoko Oji Hall-en, Madrilgo Errege Goi Kontserbatorioan, Beijing eta Shanghai-ko Kontserbatorioetan eta Hong Kong-eko Irrati Telebistan. Bakarlari gisa St. Petersburg-eko State Academic Symphony, St. Petersburg-eko Chamber Philharmonic, Orquesta Sinfónica de la Ciudad de Asunción-ekin eta Bilboko Sinfonikoarekin jo izan du.

EmanaldiaK Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa bildu du.

Xehetasun gehiago, Kim Eggermeyer-ekin kontaktatuz: telefonoz (406) 994-4641 zenbakian edo e-mailez hona idatziz: keggemeyer@montana.edu.

Bere biografia bat, hemen.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia