Gaur azaroak 1, larunbata, eguerdiko ordu bietatik aurrera Euskal Musikaren inguruko kontzertu-erakusketa burutuko da New York Hiriko Museoan (Bosgarren Etorbidea, 103. kalea, 1220 New York). Emanaldia New York Hiriko Museoaren, Amerikako Euskal Ikasketen Elkartearen (SBSA), New Yorkeko Euskal Klubaren (EENY) eta Nazioarteko Euskal Kultur Zentroaren (IBCC) elkarlanaren bidez antolatu da. Antolatzaileek gonbita luzatu dute eta museora familiarekin edo lagunekin batera joateko deialdia egin dute. Eguerdi alai bat pasatzeko aitzakiarik ez, bada. Aurkezpena 'Euzko Etxea'-ko Marilu Navas-en eskutik izango da eta sarrera doakoa.
New York Hiriko Museoaren telefono zenbakia: 212 534 1672 eta webgunea.